XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E. Alangoan esaten da: Bici bazara, nic bateatuten zaitudaz Aitearen, ta Semearen, eta Espiritu Santuaren icenean , ta esatean ezarri ura, ta ur bedeincaturic bear bestean eta erara ezpadago, edocein ur garbiagaz bateatu bear da.

I. Ondo litzaque gustiac jaquitea celan ondo bateatuten dan?.

E. Bai celan bere litzatequean; arima ascori juaco salbaciñoa, ta au da gustiz bearra baserrietan.

Acto Fedeco, Esperanzaco eta Caridadecoac.

Sinistuten dot Aita Jaungoicoagan.

Sinistuten dot Semea Jaungoicoagan.

Sinistuten dot Espiritu Santu Jaungoicoagan.

Sinistuten dot Jaungoico bacar bat iru Personetan.

Sinistuten dot Jaungoicoaren Seme bigarren Personea Ama Birgiñearen sabel garbian Espiritu Santuaren graciaz guizon eguin zala; jayo, ta gu salbeteagaitic Curutzean ill, biztu, ta Cerura igon ebala. Amén. Jesus, Maria ta Jose. Aita guria ta Abe Mariya.